miércoles, 16 de diciembre de 2015

KONZEPTUAK ARGITZEN

Atal hau ezinbestekoa deritzogu lanean zehar erabilitako zenbait kontzeptu ulertu eta elkarren artean ez nahasteko. Hori horrela, hemen uzten dizuegu guk sortutako eskema bat, bertan zenbait kontzeptu era laburtu, ulergarri eta esanguratsuan definituta adierazten direlarik. 


HAUSNARKETA

Proiektu honi amaiera ematekotan, hausnarketa bat egingo dugu hautatutako gaiaren inguruan: generoaren inguruko Interneteko ikuspegi, erabilera, eta proiekzioak.

Alderdi guztiek bezalaxe, bere abantailak eta desabantailak dituela ohartu gara.

Abantailei dagokienez, komunikabide tresnen areagotzeari esker, mugak geografikoak gainditzea lortu da, sexismoaren aurkako mugimenduei ateak irekiz. Jarrera sexistak ekiditeko egitasmoak ugari dira sarean. 

Interneti esker, sexismoaren aurkako talde sozial handiagoak ahalbidetu dira, beraien artean zubiak eratuz. Sare sozial asko koordinakunde klasikoak baino eraginkorragoak dira klase guztien arteko elkarlana sustatzeko. 

Gai honi aurre egiteko gazteen arteko atentzioa bereganatzea erraztu du komunikazio digitalaren estiloak, honen erakargarritasun eta xarma teknikek gure emozioak piztuz. Diskurtso hauek diskurtso hezitzaileek baino indar handiagoa dute eta hezitzaileak bihurtzen dira, lengoaia eta diskurtso aniztasuna bultzatuz, hartzailearen hurbilekoak direnak. 

Gazteen artean  erdintasuna sustatzeko Internet bidezko proiektu ugari daude sarean, Beldur Barik ekimena dugu adibide, bideo lehiaketa bat dena.

Badirudi, inoiz baino errazagoa dela gazteen artean berdintasunari lotutako mezuak hedatzea. Eta pentsa jarraitzaile bakoitzak eduki horiek bere inguruan partekatu edo komentatuko dituela sare sozialen bitartez. 

Gero eta ikerketa, bideo eta material didaktiko gehiago daude Interneten gazteekin lan egiteko, sexu jazarpena eta indarkeria sexista ekiditeko estrategia gisa.

Hala ere, eta peoiektuan landu den bezala eta aurretik aipatu lez, desabantailak anitzak dira.

Alde batetik, Donna Haraway filosofoak teknologiak generoa gainditzeko balio zuela esan zuen, baina, oraingoz, oker zegoela esan genezake. Interneta, gizartean dauden genero arazoen isla da

Bestalde, emakumeek "teknofoba-k" izatearen fama dute, teknologiekiko jarrera pasibo eta beldurtia izatearen fama. Izatez, askotan sarrera eta teknologia berri hauekiko haien aldetiko erabilera zailtzen edo galarazten duten barrera erreal edo subliminalak existitzen dira, gizonezkoekin alderatuta. Egoera hau ez da soilik era zuzen  atean erreproduzitzen, zeharkako era batean ere ematen da, inkontzienteki.

Ahatik, egoera honek, estereotipoen zabalkuntzak, gizonezkoei ere ez die mesede egiten. Honen inguruko irudia ere estereotipatua da, adibide gisa "Google erabiltzailearen" emaitzak ditugularik:



Teknologia ez da berez justizia ekarlea ezta denboraren joana ere. Ezin dugu gauzak pixkanaka aldatzen ari direla eta denbora aski izango dela pentsatu. Interneti buruzko politika zehatzak bultzatu beharko genituzke, hauen erabilera zuzena bultzatze aldera. Guztion erantzukizuna da, norberarena zein gizartearena. 

Honen inguruan kontzientzatu eta hausnartuko duzuela espero dugu, baita gure bolga gustatu izana ere. Mila esker gu irakurri eta jarraitzearren. Proiektu hau zuei esker izango ez balitz ez litzateke aurrera aterako. 

Nahiz eta hau hemen utzi, gai hau lantzen jarraituko dugu. Nozbaiten elkar berriz irakurtzea espero dugu! Ondo izan!

lunes, 14 de diciembre de 2015

INKESTA

Leioako Altxaga ikastolako 5.mailako ikasle talde bati ondorengo galdetegian parte hartzeko eskatu genien, emaitzak ondorengo hauek izan zirelarik:

1.- Non erabiltzen duzu normalean interneta?

Emakumezkoak: 


Zure mobilean
4
Gurasoen ordenagailuan
1
Zure tabletean
3
Gurasoen tabletean
1
Gurasoen mobilean
2
Beste gailu batean
0







Gizonezkoak: 

Zure mobilean
1
Gurasoen ordenagailuan
Zure tabletean
Gurasoen tabletean
Gurasoen mobilean
Beste gailu batean








2.- Zein maiztasunarekin erabiltzen duzu Interneta?


Emakumezkoak




Gizonezkoak




3.- Zenbat orduz erabiltzen duzu Internet egunean zehar?


Emakumezkoak



Gizonezkoak




4.- Alderdi hauetatik zeintzuk burutu dituzu Internet bidez? (Bat baino gehiago markatu daitezke)


Emakumezkoak


Eskolako lanak
 2
Informazioa bilatu
10
Bideoklip bat ikusi
5
Berehalako mezuak elkar-banatu
2
Musika edota bideoak deskargatu
1
Berriak irakurri edota ikusi
2
Beste pertsona batzuekin sarean jolastu
0
Chata edo foro bat bisitatu
0

Gizonezkoak


Eskolako lanak
4
Informazioa bilatu
13
Bideoklip bat ikusi
11
Berehalako mezuak elkar-banatu
3
Musika edota bideoak deskargatu
2
Berriak irakurri edota ikusi
0
Beste pertsona batzuekin sarean jolastu
2
Chata edo foro bat bisitatu
1


 5.- Zein motatako  jokoetan jokatzen duzu? (Bat baino gehiago aukeratu daitezke)

Emakumezkoak


Sukaldatzekoak
9
Kotxe karrerak
2
Janztekoak
5
Makilatzekoak
4
Gerrakoak
0
Kirolak
3
Besterik
2
·         ingelesa ikasteko
·         salto egiteko
Bat ere ez
0

Gizonezkoak


Sukaldatzekoak
0
Kotxe karrerak
10
Janztekoak
0
Makilatzekoak
1
Gerrakoak
9
Kirolak
6
Besterik
5
Bat ere ez
0

6.- Neskentzako eta mutilentzako online dauden jokoak ezberdinak direla uste al duzu?

Emakumezkoak


Gizonezkoak




Zergatik? (Erantzun):

Atal honetan, orokorrean, ikasleek ondorengo erantzun hau adierazi zuten gure harridurarako: sexuak ez dituela gustuak eta joerak definitzen, eta beraz, emakume zein gizonezko izan edozein jokoetan jokatzeko aukera dugu.

Atal honetan, guk zera argitu nahi dugu: nahiz eta jokoak guztiontzako izan eta sexuak gustoak ez baldintzatu, gizarteak, eta ondorioz, web-orrialdeek, joko hauetara sexu jakin bateko erabiltzaileak zuzentzen ditu.

 7.- Ondorengo alderdi hauetatik zeintzuk erabili dituzu azken urtean zehar?


Emakumezkoak


Informazioa biltzeko web-orriak
8
Musika, argazkiak, bideoak etab. Igo besteekin konpartitzeko
2
Web-orri batean post edota mezu bat eskegi/idatzi
0
Pertsonaia, avatar edo animaliaren bat sortu
1
Blog edota eguneroko bat idatzi
0

    Gizonezkoak

Informazioa biltzeko web-orriak
9
Musika, argazkiak, bideoak etab. Igo besteekin konpartitzeko
3
Web-orri batean post edota mezu bat eskegi/idatzi
3
Pertsonaia, avatar edo animaliaren bat sortu
0
Blog edota eguneroko bat idatzi
1

8.- Zure berezko sare sozial profila baduzu?


Emakumezkoak




Gizonezkoak



9.- Zenbat profil duzu?


Emakumezkoak




Gizonezkoak



10.- Zein  motatako argazkiak igotzen dituzu? 

Emakumezkoak 


Selfiak
6
Lagunekin
5
Etiketatutakoak
2
Familiakoak
3
Gorputz osokoak
1
Animalia edota naturakoak
4
Kotxeak, kirolak, etab.
0

 Gizonezkoak

Selfiak
3
Lagunekin
3
Etiketatutakoak
0
Familiakoak
2
Gorputz osokoak
0
Animalia edota naturakoak
4
Kotxeak, kirolak, etab.
4


11.- Zein motatako bideoak ikusten dituzu Internet bidez? (Adb: youtube-n)


Emakumezkoak


Boxeoa
0
Futbola
0
Musika
  • ·         Pop 6
  • ·         Rock 2
  • ·         Punk 1
  • ·         Elektronikoa 1
  • ·         Rumbak
  • ·       “Pachangeo” 1



Gizonezkoak


Boxeoa
1
Futbola
8
  • Musika

  • ·         Pop 3
  • ·         Rock 3
  • ·         Punk 0
  • ·         Elektronikoa 4
  • ·         Rumbak 1
  • ·         “Pachangeo” 2



Mila esker guztioi parte hartzearren!



viernes, 11 de diciembre de 2015

FLIPAGRAM

Gaurkoan gure instagramaren adierazpen eta errepresentazio txiki batekin gatorkizue! Xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, jo gure instagramera!

Espero dugu gogoko izatea!


jueves, 10 de diciembre de 2015

IKT-ekin KONTAKTUAN


IKT- ekin kontaktuan jartzeko, ikasleen adina eta adin horretako joera izan ditugu kontutan. 6.mailan, jada, ikasleak nerabeak dira, harreman berriak egiten dituztelarik. Hori horrela, foroetan, txatetan... sartzen hasten dira. Hori horrela, txat baten erabilerara zuzendutako ariketa planteatu dugu, kontzientziazioa eta erabilera zuzena sustatzeko asmoz.


JARDUERA
HERRI BIRTUALA OTE?
HELBURUA

Fidagarritasuna lantzea (ezezagunekiko)
Rol bat interpretatzea
Chat bat erabiltzen ikastea
Genero estereotipoak lantzea
Teknologiekin harremanak izatea
Komunikatzeko baliabide eta gaitasun ezberdinak martxan jartzea
Benetako bizitzara hurbiltzea
Anonimotasunak ematen digun “botereaz” jabetzea
Harremanak era zuzen batean sortzen ikastea
Hausnartzea

ADINA
11-12 urte (LH 6.maila)
EDUKIA
Harremanak Chat baten bitartez
METODOLOGIA
JARDUERA EREMUA
Ikaslea
DENBORA
Ordu bete
LEKUA
Informatika gela
BALIABIDEAK
Bakoitzarentzako ordenagailu bana.
Rol ezberdinak dituzten paperak

GARAPENA:

Irakasleak ikasleei burutuko duten ariketa aurkeztuko die:

Haurrek txat batean izena eman beharko dute, era anonimoan, baina, ez edozein nortasunarekin. Txat hori ondorengo hau izango da: HABBO (http://www.habbo.es) Irakasleak bakoitzari rol bat emango dio, paper baten bidez. Rolak ondorengo hauek izango dira: lotsatia, matxista, erasotzailea, ligatzeko asmoa dutenak, axolagabea, “pasota”, pertsona heldua etab. Rol hau norberak bakarrik jakin beharko du, hau da, “sekretua” izango da.

Hori horrela, txatean izena emango dute, pertsonaia interpretatu beharreko rolaren arabera ezaugarrituz, eta ez, sexuaren arabera.

 Pausuak: 

  • http://www.habbo.es - en sartu
  • Inskribatu irakasleak emandako erabiltzailearen izen eta datuekin:
    • Adb: lhikasle4 
  • Gela komun batera sartu
  • Hitz egiten hasi

Ikasle guztiak gela berdinean sartuko dira (txatean) eta elkar hitz egiten hasiko dira.

Denbora bat igaro ostean, 40 minutu gutxi gora behera, txat bakoitzeko pertsonaiak hartuko dira eta hauek zein rol ezaugarritzen zuten asmatu beharko dute ikasleek. Horrela, zeharkako era batean, kontzeptu ezberdinetako ezaugarriak bereganatzen dira.

Amaieran, klasea amaitzeko hamar minutu falta direnean, ikasleek hausnarketa bat egin beharko dute, sentitu eta ikasi dutenaren inguruan: benetan al da herria dirudien bezain birtuala?

Segurtasunerako: Klasekoak nortzuk diren identifikatzeko erabiltzailearen izenean "LH-izena" jarri beharko dute aurretik, lanean parte hartzen dutenekin hitz egiteko.

Oharra: Irakaslea infiltraturik egongo da, batez ere dinamizatzaile eta gidari lanean jarduteko.