Alderdi guztiek bezalaxe, bere abantailak eta desabantailak dituela ohartu gara.
Abantailei dagokienez, komunikabide tresnen areagotzeari esker, mugak geografikoak gainditzea lortu da, sexismoaren aurkako mugimenduei ateak irekiz. Jarrera sexistak ekiditeko egitasmoak ugari dira sarean.
Interneti esker, sexismoaren aurkako talde sozial handiagoak ahalbidetu dira, beraien artean zubiak eratuz. Sare sozial asko koordinakunde klasikoak baino eraginkorragoak dira klase guztien arteko elkarlana sustatzeko.
Gai honi aurre egiteko gazteen arteko atentzioa bereganatzea erraztu du komunikazio digitalaren estiloak, honen erakargarritasun eta xarma teknikek gure emozioak piztuz. Diskurtso hauek diskurtso hezitzaileek baino indar handiagoa dute eta hezitzaileak bihurtzen dira, lengoaia eta diskurtso aniztasuna bultzatuz, hartzailearen hurbilekoak direnak.
Gazteen artean erdintasuna sustatzeko Internet bidezko proiektu ugari daude sarean, Beldur Barik ekimena dugu adibide, bideo lehiaketa bat dena.
Badirudi, inoiz baino errazagoa dela gazteen artean berdintasunari lotutako mezuak hedatzea. Eta pentsa jarraitzaile bakoitzak eduki horiek bere inguruan partekatu edo komentatuko dituela sare sozialen bitartez.
Gero eta ikerketa, bideo eta material didaktiko gehiago daude Interneten gazteekin lan egiteko, sexu jazarpena eta indarkeria sexista ekiditeko estrategia gisa.
Hala ere, eta peoiektuan landu den bezala eta aurretik aipatu lez, desabantailak anitzak dira.
Alde batetik, Donna Haraway filosofoak teknologiak generoa gainditzeko balio zuela esan zuen, baina, oraingoz, oker zegoela esan genezake. Interneta, gizartean dauden genero arazoen isla da
Bestalde, emakumeek "teknofoba-k" izatearen fama dute, teknologiekiko jarrera pasibo eta beldurtia izatearen fama. Izatez, askotan sarrera eta teknologia berri hauekiko haien aldetiko erabilera zailtzen edo galarazten duten barrera erreal edo subliminalak existitzen dira, gizonezkoekin alderatuta. Egoera hau ez da soilik era zuzen atean erreproduzitzen, zeharkako era batean ere ematen da, inkontzienteki.
Ahatik, egoera honek, estereotipoen zabalkuntzak, gizonezkoei ere ez die mesede egiten. Honen inguruko irudia ere estereotipatua da, adibide gisa "Google erabiltzailearen" emaitzak ditugularik:
Teknologia ez da berez justizia ekarlea ezta denboraren joana ere. Ezin dugu gauzak pixkanaka aldatzen ari direla eta denbora aski izango dela pentsatu. Interneti buruzko politika zehatzak bultzatu beharko genituzke, hauen erabilera zuzena bultzatze aldera. Guztion erantzukizuna da, norberarena zein gizartearena.
Honen inguruan kontzientzatu eta hausnartuko duzuela espero dugu, baita gure bolga gustatu izana ere. Mila esker gu irakurri eta jarraitzearren. Proiektu hau zuei esker izango ez balitz ez litzateke aurrera aterako.
Nahiz eta hau hemen utzi, gai hau lantzen jarraituko dugu. Nozbaiten elkar berriz irakurtzea espero dugu! Ondo izan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario