jueves, 10 de diciembre de 2015

IKT-ekin KONTAKTUAN


IKT- ekin kontaktuan jartzeko, ikasleen adina eta adin horretako joera izan ditugu kontutan. 6.mailan, jada, ikasleak nerabeak dira, harreman berriak egiten dituztelarik. Hori horrela, foroetan, txatetan... sartzen hasten dira. Hori horrela, txat baten erabilerara zuzendutako ariketa planteatu dugu, kontzientziazioa eta erabilera zuzena sustatzeko asmoz.


JARDUERA
HERRI BIRTUALA OTE?
HELBURUA

Fidagarritasuna lantzea (ezezagunekiko)
Rol bat interpretatzea
Chat bat erabiltzen ikastea
Genero estereotipoak lantzea
Teknologiekin harremanak izatea
Komunikatzeko baliabide eta gaitasun ezberdinak martxan jartzea
Benetako bizitzara hurbiltzea
Anonimotasunak ematen digun “botereaz” jabetzea
Harremanak era zuzen batean sortzen ikastea
Hausnartzea

ADINA
11-12 urte (LH 6.maila)
EDUKIA
Harremanak Chat baten bitartez
METODOLOGIA
JARDUERA EREMUA
Ikaslea
DENBORA
Ordu bete
LEKUA
Informatika gela
BALIABIDEAK
Bakoitzarentzako ordenagailu bana.
Rol ezberdinak dituzten paperak

GARAPENA:

Irakasleak ikasleei burutuko duten ariketa aurkeztuko die:

Haurrek txat batean izena eman beharko dute, era anonimoan, baina, ez edozein nortasunarekin. Txat hori ondorengo hau izango da: HABBO (http://www.habbo.es) Irakasleak bakoitzari rol bat emango dio, paper baten bidez. Rolak ondorengo hauek izango dira: lotsatia, matxista, erasotzailea, ligatzeko asmoa dutenak, axolagabea, “pasota”, pertsona heldua etab. Rol hau norberak bakarrik jakin beharko du, hau da, “sekretua” izango da.

Hori horrela, txatean izena emango dute, pertsonaia interpretatu beharreko rolaren arabera ezaugarrituz, eta ez, sexuaren arabera.

 Pausuak: 

  • http://www.habbo.es - en sartu
  • Inskribatu irakasleak emandako erabiltzailearen izen eta datuekin:
    • Adb: lhikasle4 
  • Gela komun batera sartu
  • Hitz egiten hasi

Ikasle guztiak gela berdinean sartuko dira (txatean) eta elkar hitz egiten hasiko dira.

Denbora bat igaro ostean, 40 minutu gutxi gora behera, txat bakoitzeko pertsonaiak hartuko dira eta hauek zein rol ezaugarritzen zuten asmatu beharko dute ikasleek. Horrela, zeharkako era batean, kontzeptu ezberdinetako ezaugarriak bereganatzen dira.

Amaieran, klasea amaitzeko hamar minutu falta direnean, ikasleek hausnarketa bat egin beharko dute, sentitu eta ikasi dutenaren inguruan: benetan al da herria dirudien bezain birtuala?

Segurtasunerako: Klasekoak nortzuk diren identifikatzeko erabiltzailearen izenean "LH-izena" jarri beharko dute aurretik, lanean parte hartzen dutenekin hitz egiteko.

Oharra: Irakaslea infiltraturik egongo da, batez ere dinamizatzaile eta gidari lanean jarduteko. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario