jueves, 12 de noviembre de 2015

Estereotipoak online!


Aspaldiko lagunok!

Bi aste igaro ondoren, hemen gara berriz ere. Gaurkoan, aurreko eguneko audioarekin lotutako bideo bat aurkeztuko dizuegu. Bertan, pasadan astean Miriam Peñak esandakoa frogatu nahi izan dugu, adibide baten bitartez. Hala ere, zerbait gordetzen du ezkutuan!

Bost minutu besterik ez du irauten, egon adi eta gozatu!



Honekin batera, grafiko hau duzue eskuragarri datu ofizialak ikusteko eta gaiaren inguruan hausnartzeko.



Ikus daitekeenez, emakumeen joera handiena ingurunekoekin harremanak izatearena da eta ondorengoa berriz tendentziak jarraitzearena. Kasualitatea ote? Ba ez.

Gizarteak bultzaturiko jarrera dugu hau, gainera web horiek kontsumismo hori bultzatzen dute, beraien interesa baita. Gainera, emakumeek euren irudia zaindu beharra dutelaren ideia barneratuta dute, horra hor, grafikoko %56a, non emakumeek, interneta osasuna eta ongizatearen inguruko informazioa bilatzeko erabiltzen duten. Ondoren, irudi hori, gizarteko gainontzekoei erakusteko asmotan, hau da, onartua sentitu nahian.


Hala ere, aipatu beharra dago, emakume guztien joera ez dela hori. Horra hor bideoaren zergaitia!


No hay comentarios:

Publicar un comentario