Blog hau interneteko web-orrietan zein genero estereotipo proiektatzen diren aztertzeko eta horien inguruan hausnarketak egin eta hezkuntza komunitateko partaideak kontzientziatzeko sortu dugu, honetaz jabetzea eta kontzientzia izatea ezinbesteko oinarria baita egoera hau aldatu eta genero bereizketak guztiz apurtzeko.
Izan ere, gure ustetan estereotipo horien proiekzioa web-orri horien onurarako proiektatzen dituzte, hau da, beraien interesengatik. Horrek erabitzaile jakin batzuk izatera bultzatzen ditu.
Gainera, gaur egungo gizarteak, beste ezaugarri batzuen artean, ondorengo hiru ezaugarriak ditu ardatz: informazioaren eta ezagutzaren gizartea, irudien gizartea, komunikazioaren gizartea eta gizarte digital. Horiek, web-orri horien helburuak errazten dituzte, hauek ardatz horietaz jabetu baitira.
Garbi dago, gaur egun, interneten izugarrizko informazio kantitatea aurki daitekeela, baina, informazio pila horretatik guztia ez da baliagarria, bideragarria, ezta onargarria ere. Informazio guzti horretan zehar, genero estereotipoak dabiltza, bai era esplizitu zein inplizitu batean.
Bestalde, ez dugu ahaztu behar irudien gizarte batean aurkitzen garela, irudiek inguratzen gaituztela, non guztietan ez bada ere, gehientan, testuak baino zer esan handiagoa duten, gure hautemateak aldatzera iritsi arte. Web orriek, garbi dute hori, eta hori horrela izanik, erakarri nahi duten publikora zuzentzen dute beraien diseinua.
Hau guztia, komunikaziorako bide zuzena bihurtzen da, nahita edo nahi gabe, hartzailean eragin eta informazioa bere barnean txertatzen delarik, ideia eta oinarri batzuk finkatuz.
Gure asmoa, hori salatzea eta gizartean ikuspegi aldaketa bat ematea da, emakume edo gizona izateak ez baititu gure gustuak eta izaera mugatu behar. Denok dugu eskubidea nahi duguna izateko, nahi dugun eta gustuko dugun izaera, gustu eta jokabide edukiz.

Hona hemen adibide batzuk:
No hay comentarios:
Publicar un comentario